XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) beste Magdalena zirudin, eta zaleki esaten zion:
- Ene Jauna: nere pekatu guztiak azketsi zaizkidazula, eta zure Nekaldi Santuaren irabaziakatik eta zure Odolagatik zure maitasunera itzuli nazazula arren dagizut.
Biotz-biotzez maite ditudan zure aginduak onelaxe beteko ditut, zure laguntza gabe iñork ezin beteko ditu-ta.
Lagun zadazu ba Jaungoiko-Seme maite-maitatia, nere biotz guztiaz eta nere kemen guztiaz nik maite zaitut-eta.
Eta anai Joan Kristoren oñetan onela arrenka zegoala, entzuna izan zan, lengo goimaitasunaren garra berealaxe nabaitu zuan ota oso poztua ta atsegindua geratu zan.
Goi-emaitza ori berrarrtu zuala ezagutu zuanean, Kristo donetsiari, oñak zaleki laztanduaz eta muñ-egiñaz, eskarr ona agerrtzen asi zitzaion.
Eta gero arrpegiz-arrpegi begiratzeko jaiki zanean, Kristok bere esku dontsuak muñ-egiteko luzatu zizkion, eta anai Joan eskuai muñ-eginda gero Jesusen bularr-ondora orobat egiteko urreratu zan, eta onetan Jesusek laztantzea
Eta Kristok bere oñak ezarri zituan basoko bide-ziorretan usai gozo oiek eta goi-arrgiaren diztiadurak luzaro nabaitu zituan anai Joanek.